XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Felipek, buruarekin, ulertu zuelako keinua egin zuen, entenditu zuela, baina ez zuen oso garbi.
Lantzean behin zeharka begiratzen zion Pierresi ezpata edo daga noiz sartuko ote zion beldurrez.
Ez zen horrelakorik gertatu; aspaldiko ohitura haiek galduak zituen, nonbait.
Artean hirian sarturik zeuden.
Goizean adina jende zebilen kalean.
Hirurek, batzuk bultzatuz, beste batzuei itzuri eginez, aurrera
Eta bizi honetako kasualitateak!
Jureria plazara heltzerakoan, mutiko koadrila bat agure zahar batzuk zirikatzen ikusi zuten eta haietako norbaiten ama garrasika hasi zitzaion, errieta botatzen, ondotik nor pasatzen zen jakin gabe.
- Simon, ea utzi pakean jendea!
- Ederki asko berotuko diat, bai, ipurdi hori gauean, mukizu ahalena!
- Piarres baino gaiztoagoa haiz!
- Jesus ene, nirekin akabatuko du mutiko honek!
(Pierresena aditu nuenean, honi begiratu nion; berak, orduan, niregana burua bueltatuz,
Legendara pasatua zen Mosen Pierres de Peralta.
GAUAOrdurako, merke, bapo eta arriskutsuki bazkaldu bazuen ere, korroka batean zeuzkan tripak.
Zerbait jateko premia zuen eta horrela adierazi zion Pierresi.
Honek baietz, hain zuzen ere, bere lagunaren tabernara zihozela mokauren bat hartzera.
Taberna pare bat gibelean utzi eta hirugarren batean sartu ziren.
Goizekoa bezalaxe, hau ere jendez josita zegoen eta, goizekoan bezala (obligazioa ote?), zerbitzaria gora-gora ari zen kantatzen:
Zerbitzaria zirikatu nahi zuen bateon batek
Zerbitzariak bota zion begirada bertan seko uztekoa izandu zen.
Isilgune sakon bat egin zen.
Feliperi bazkal osteko zorioneko bataila etorri zitzaion burura eta atera begira hasi zen.
Baina, oraingoan ez;(...)